ALKARTASUNA BETI ZABALIK

Cáritas Bizkaiak “Alkartasuna beti zabalik. Lagundu egin nahi dizut” kanpaina jarri du abian, une zail hauetan elkartasuna sustatzeko..

Horren bidez, une kritiko hauetan elkartasun antolatua bideratu nahi da; kristau komunitateari eta, orokorrean, herritar guztiei dei eginez, administrazio publikoekin koordinatuta lan egiteko.

Cáritas Bizkaiak gogorarazi nahi digu etxean geratzeko eta kontuz ibiltzeko unea dela, baina gure elkartasun balioak ez ditugula ahaztu behar, eta ahal dugun moduan, gure inguruko pertsona babesgabeei laguntza eman behar diegula.

Cáritas Bizkaiak sustatutako kanpaina hau (#lasolidaridadnocierra, #alkartasunabetizabalik) Eusko Jaurlaritzak (Guztion Artean) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (#bizkaiagara) martxan jarritako elkartasun sareekin koordinatuta dago.

Elkartasun sareko partaide izan zaitezke. Asko daukazu emateko.

Eskerrik asko zure laguntzagatik. Zurekin, bagara.

Lagundu sare sozialetan partekatzen: