Kategoriak
#alkartasunabetizabalik

EGUNON ETXEA BERRASMATU EGIN DA

Martxoaren 14an, Egunon Etxea proiektuak lan egiteko sistema egokitu behar izan zuen; izan ere, babesgabetasun eta arrisku egoera larrian dauden 55 urtetik gorako 36 erabiltzaile ditugu, eta egunero elkartzen dira elkarri konpainia egiteko, baina hori egiteari utzi behar izan diote.

Une horretatik, lan-taldeko kideak inpotentzia eta segurtasun gabezia handiz bertaratu ziren lanpostura, ordu bete eskasean. Elizbarrutiak garizumaren hasieran egin zigun gonbidapenak mugituta, pertsona bakoitzaren larruan jartzen saiatu ginen, eta teknikoki plan indibidualizatu deitzen diren horiek egiten hasi ginen, konexio berri bat aktibatzeko.

Intentsitate emozional handiko egunak izaten ari dira. Minetik kezkara pasatzen gara askotan, baina tartean indar eta sentsibilitate dosi handiak sartzea lortzen dugu, distantzian sentitzen ditugun uhin horiek jaso eta erantzuna emateko. Eta erantzun hori harrigarria izaten ari da. Babesgabetasuna segurtasun bihurtzen da, ahultasuna indar, bakardadea esker onezko hitz. Jose Luisek, berak etxea deitzen dion gelatik, hauxe helarazi zigun bere teklatuaren bidez: “Oso ondo nago, eta behar den denbora guztian eutsiko diot. Munduko gizonik zoriontsuena naiz, Egunon Etxea antzerki obrako pertsonaia bezala. Eskerrik asko telefonoaren beste aldean eta zentroan egoteagatik, gu zaintzen”. Jarraipen deien amaieran “zuen falta somatzen dut” esaten digute. “Baita guk ere zuena” erantzuten dugu. Erronka handia izaten ari da denontzat. Horrela, beste behin ere, pertsonen gaitasuna eta potentzialitate ikaragarria agerian geratu dira.

Sare bizi bat sortu da, segurtasun eta sendaketa haziak ereiten dakiten pertsonaz osatuta. Honakoak dira eguneroko lanean jasotzen ditugun erantzunetako batzuk: Artekale Farmaziarena; Irene, arduraduna, gure egoeragatik kezkatuta zegoen azken egunetan eta sei pertsonarentzako medikamentuek prestatu eta administratzen ari da, eta bakoitzaren etxeetara eramaten dituzte. Sukalde zerbitzua GASCA enpresak kudeatzen zuen. Orain, catering zerbitzua erabiltzen ari gara, hiriko eta inguruetako 23 lekutara jatekoa eramanez. Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua berez dagozkien lanen artean ez dauden egitekoak burutzen ari da, eta egonkortasun nahiko ona lortu da. Auzokideen arteko gertutasuna ere garrantzitsua izaten ari da; esaterako, San Inazioko kiosko baten jabeekin kontaktuan gaude, eta haien bidez komunikatzen gara. Une honetan proiektuak dituen bi pisuetan 7 pertsona bizi dira. Duela gutxi arte, emakume bat egun osoz egoten zen kalean, eta Udalak ostatua eskaini dio pentsio batean. Familiak gertuko arreta ematen ari dira, orain arte ematen ez ziren zainketen bidez.

Lan-taldea zuzeneko arreta ematen ari da, zentroan eta zentrotik kanpo. Gestio eta hitzordu puntualetara laguntzea, etxeko errutinen jarraipena eta telefono bidezko harremana, gure aliaturik onena une honetan. Dutxa, garbitegi eta arropategi zerbitzuarekin jarraitzen dugu osasungarritasun baliabiderik ez duten pertsonentzat. Gainera, zainketa eta kontrol handiagoa behar duten pertsonentzako medikamentuen prestaketa eta administrazio ekonomikoa egiten ari gara. Talde osoa elkartuta eta sendotuta dago, dena ematen ari gara pertsonen alde, haiek baitira gure motibazioa, eta maitasunak sormena elikatzen du… Ilargiraino eta buelta.

Maika Aguirre

Egunon Etxea Gizarte Proiektuko Arduradun eta Gizarte langilea.

Caritas Bizkaia

Lagundu sare sozialetan partekatzen: