Kategoriak
#alkartasunabetizabalik

Arrisku eta kalteak murriztea

Bizitzen ari garen egoera zail honetan, Hontza zerbitzua egoera berrietara egokitzen ari da, eta orain arteko laguntza sendotzen.

Lehenik eta behin, esango dizuet larrialdi egoera honen ondorioz gaueko 18 pertsonei soilik ari garela arreta ematen. Kafe eta berotasun zerbitzua aldi baterako itxi behar izan dugu, segurtasun arrazoiengatik. Zorionez, zerbitzu horietan parte hartzen zuten pertsonetako asko beste baliabide batzuetan daude, eta horrek lasaitu egiten gaitu.

“Berrasmatzeaz” hitz egiten da azken aldian, eta horixe da, hain zuzen ere, orain egiten ari garena. Pertsona babesgabeekin lan egiten dugu; adikzioak dituzten pertsonak dira, eta haien zalantzetako batzuk honakoak dira: “Substantziak lortu ahal izango ditut?”, “Nola moldatuko naiz?”.

Hontza heziketa-taldea kezka eta beldur horiei guztiei aurre egiten saiatzen ari da, eta sareko lana funtsezkoa dela uste dugu. Zorionez, gurekin koordinatzen diren baliabide guztiak oso garrantzizkoak izaten ari dira bizi dugun egoerari aurre egiteko; izan ere, pertsona batzuek mendekotasun handiagoa dute, antsietatearen ondorioz, eta beste batzuk desorekatu egin dira, estres horren eta ziurgabetasunaren ondorioz. Hiesaren aurkako Batzordea eta Gizakia Fundazioa funtsezkoak izaten ari dira koordinazio-lan honetan, baina ezin ditugu ahaztu Bilboko Udala, Osasun Mentaleko Zentroak, Basurtuko Ospitalea…

Berrasmatzeaz ari naizenean, ez naiz ari soilik arreta ematen diegun pertsonen bide-laguntzaz, baizik eta gure arteko lanaz ere. Astero, lankideok bideo-konferentziak egiten ditugu astea nola joan den informatzeko, errealitate berrien aurreko proposamenak egiteko, estrategiak adosteko…

Ziurgabetasun eta etengabeko aldaketaz betetako egoera honetan, eskerrak eman nahi dizkiot talde osoari, erabiltzaileei ahalik eta arreta onena emateko inplikazioa, jarrera positiboa eta gogoagatik.

Eskerrik asko bihotz-bihotzetik. Denon artean lortuko dugu.

#alkartasunabetizabalik

Leticia Ituño Fernández

Hontza Zentroko Arduraduna.

Caritas Bizkaia

Lagundu sare sozialetan partekatzen: