Kategoriak
#alkartasunabetizabalik

Caritas Bizkaiaren Zerbitzu Juridikoa

Zerbitzu Juridikoa koronabirusaren garaietan. Zuzenbidetik Justiziara zati bat dago.

Caritasen Zerbitzu Juridikoak hogeita hamar urtetik gora darama Bizkaiko harrera-zentro eta komunitate-zentroetan babesa aurkitu duten pertsonei aholkularitza ematen. Leku horietan, baten batek beren bizi-kontakizuna entzun zuen eta abokatu baten laguntza edo aholkularitza behar zutela baloratu zuen. Izan ere, Justizia Administrazioaren mundua konplexua da.

Zerbitzua garenez, konfinamendu etapa honetan ere hala izaten jarraitu nahi dugu. Une honetan telefono eta mezu bidez ari gara arreta ematen. Jendeak deitzen jarraitzen du, beren egoera eta administratibo edo juridikoagatik kezkatuta, edo haien hezitzaile, langile edo boluntarioek eskatzen digute laguntza emateko.

Gure lana, orain inoiz baino gehiago, deitzen duen jendeari entzun, lasaitasuna helarazi eta alarma egoera honetan onartzen ari diren neurrien inguruko informazioa ematea da. Horretarako, Espainiako Caritas Konfederazioko intzidentzia taldearen laguntza daukagu. Gainera, ohartu gara orain izapidetze guztiak telematikoak direnez, sinadura digitalik ez duten pertsona babesgabeenak kanpoan geratzen ari  direla. Gure ardura da hori guztia jasotzea, salatzea, proposamenak egitea eta Justizia arloan eskubideak gauzatzeko aukera unibertsala eskatzea.

Egun hauetan galdera zehatzei erantzuten saiatzen ari gara.

  • Zer gertatuko da alokairu-kontratuarekin, ezin izan badut apirileko kuota ordaindu, eta hurrengo hiletakoa ere ordaindu ezingo badut, eta COVID 19aren inguruko laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen ez baditut?
  • Nola lor ditzaket jatekoa erosteko laguntzak edo bestelako udal laguntzak erroldatuta ez banago, edo ez benetan bizi naizen etxean erroldatuta ez banago?
  • Nola jakin dezaket nire nazionalitate eskaera, egoitza-baimena edo DBE eskaera konponduta dagoen, ez badaukat Interneterako sarbiderik?
  • Zein eskubide ditut kontraturik gabe ari banintzen lanean edo sinatutakoak ez ziren beste baldintza batzuetan, eta nola jakin dezaket laguntza ekonomikoren bat dagokidan?
  • Une honetan salaketarik jarri al dezaket? Epaiketa batera deitu ahal didate?

Babesgabetasuna (soziala, osasun arlokoa, ekonomikoa) oso lotuta dago oinarrizko eskubideak garatzeko ezintasunarekin. Badakigu pertsonen bizitzak arreta integrala behar duela, eta horrela ulertzen du Caritasek bide-laguntza.

Alkartasuna beti dago zabalik, baina komeni da Caritasen aurreko beste kanpaina batzuk ere gogoratzea, ESKUBIDEAK eta JUSTIZIA aldarrikatzen zituztenak. Izan ere, balio horien bidez lortuko dugu mundu hobea eraikitzea.

Zati bat daukagu egiteko. Egin dezagun elkarrekin.

Gemma Escapa. Abokatua.

Zerbitzu Juridikoa. Caritas Bizkaia

#alkartasunabetizabalik

Lagundu sare sozialetan partekatzen: