Kategoriak
#alkartasunabetizabalik

E-INKLUSIOA

Alfabetatze teknologikoarekin daukagun erantzukizuna.

Azkenaldian esaten genuen, baina osasun krisiarekin argiago geratu da: Arrakala digitalak mugatu egin ditu jendearen beharrizanak. Interneterako sarbiderik ez izatea desberdintasun sozialaren beste ezaugarri bat da. Ezagutzen ditugu betiko arazoak: zailtasun ekonomikoak, etxebizitza arlokoak, elikadura arlokoak, isolamendua, hizkuntza ez ezagutzea, kualifikazio baxua izatea, lana aurkitu edo mantentzeko zailtasunak, komunitatearen onarpena ez izatea… baina, orain, gabezia teknologikoa ere bazterkeria arrisku bat da.

Konfinamendua pantaila eta wifiarekin bizi izan dugu. Kasu askotan, gure jarduera akademiko eta profesionalarekin aurrera jarraitzen lagundu digu, baita ingurukoekin harremanetan jarraitzen ere. Baina etxe guztietan ez dute aukera hori izan; zailtasun handiak sortu dira, sarerik ez edukitzeagatik, edo erabiltzen ez jakiteagatik. Hau are argiago ikusi da 65 urtetik gorako pertsonen artean eta baliabiderik gabeko familietako adingabeen artean; izan ere, arrakala teknologikoak isolamendu modu berri batean kokatu ditu edadetuak, eta adingabeentzat bereziki zaila izan da ikastetxeetan online egin behar izan diren proposamenei jarraitzea. Landa eremuetan ere oztopo elektroniko hori sufritu dute, hiriguneetan baino gehiago.

Maiatzaren 16an Interneten munduko eguna izan zen. Horren harira, The Conversation egunkarian errealitate horri buruzko artikulu bat argitaratu zen. Gure arreta jasotzen duten pertsonek gaitasun digitalak eskuratzeko garatu beharreko lana jartzen zuen mahai gainean.

Bertan jasotakoaren arabera, “munduko hainbat herrialdek aitortu dute Internet oinarrizko zerbitzua dela, funtsezko zerbitzuak eskuratzeko daukan garrantziagatik”.

Mencionan que “varios países en el mundo han declarado el Internet como un servicio básico esencial por la importancia que representa para los ciudadanos en el acceso a servicios fundamentales a través de la red de redes”.

Gaur egun, zerbitzu publikoek teknologia erabiltzen dute herritarren gestioetarako aukera gisa, baita eguneroko harremanetarako ere, beraz, denontzako aukera irisgarria izan beharko luke. Digitalizazioa eskubide bat dela ari gara planteatzen, eta pertsona eta talde guztiak hori lortzera bideratu beharko genituzke.

Gaur egun posible da medikuarekin hitzordua Internet bidez hartzea, bankuan saldoak kontsultatzea eta urrunetik dirua transferitu eta kobratzea, erosketak egin eta etxean jasotzea produktuen salmenta-orrien bidez. Hezkuntza sistemak irakaskuntza-eredua egokitu du eta irakasle eta ikasleen arteko harremanetarako plataformak ditu, ikaskuntza prozesua sendotzeko. Gailu mugikorretan entretenimendurako edukiak, eduki kulturalak eta bestelako aisialdi proposamenak jasotzen ditugu. Albisteak berehala jaso ditzakegu, prestakuntza modu telematikoan jaso dezakegu. Enplegua bilatzeko atarien bidez, lan eskaintzak jaso ditzakegu. Egunero aplikazio erraz eta erabilgarri baten bidez komunikatzen ikasten dugu. Adibide horiek guztiak inguruan daukagun presentzia informatikoaren konstatazio txiki bat besterik ez dira.

Capgemini-ko Ikerketa Institutuaren lan baten arabera, gaur egun deskonektatuta egoteak gizarte-bazterkeriara eraman gaitzake, eta zerbitzu publikoak erabiltzea eragozten du. Denon artean hartu behar dugu arrakala digitala gainditzeko ardura. Elkarrekin, erakunde pribatu eta arautzaileek, ekintza komunitate globala eraiki behar dute inklusio digitalaren arloan, sektoreetako beste kide batzuk, mundu akademikoa eta administrazioak mobilizatzeko, inklusio digitalerako politikak sustatzeko.

Gomendio horiek entzunda, Caritas Bizkaiak ere alfabetatze teknologikoari helduko dio, epe erdirako helburu moduan. Ikuspegi telematikotik ere sustapen lana egin behar dugu. Gurekin lan egiten duten pertsonek beren konektibitatea hobetzea, etxeetan banda zabala instalatzea, kontsumo maila baxuak mantentzea, euskarri, eremu eta programen oinarrizko erabilera ikastea, prestakuntza ez presentziala praktikatzea, ohiko prozedura elektronikoak burutzea, seme-alabei etxerako lanekin laguntzea. Azken finean, ezin diogu utzi distantziamendu digitalari gehiago zabaltzen; arrakala hori ixtea lortu behar dugu.

#alkartasunabetizabalik

Susana Porras

Sustapen Sozial eta Pertsonalaren Arloko Arduraduna

Caritas Bizkaia

Lagundu sare sozialetan partekatzen: