Kategoriak
#alkartasunabetizabalik

Elkartasunak ateak ireki ditu Begoñetxen

Begoñetxe

Bilboko Gotzaingoak Begoñako espiritualtasun etxearen zati bat laga du Bilboko Elizbarrutiko Caritasek Begoñetxe proiektua garatzeko.

Begoñetxe proiektuak etxerik gabe eta babesgabetasun egoera larrian dauden 25 pertsona hartzeko lekua dauka, eta Bilboko Udaleko gizarte ekintza sailarekin batera koordinatutako baliabideetako bat da. Pertsona horiei oinarrizko beharrizanak estaltzen laguntzen zaie, baita beharrizan emozionalak eta aisialdikoak ere, Covi-19 birusak eragindako konfinamenduak iraun bitartean.

Lehenengo 10 pertsonak apirilaren 1ean sartu ziren. Gainerakoak tantaka sartzen joan dira, eta apirilaren 5ean bete zen guztiz.

Banakako logelak dira, komun propioarekin. Honako zerbitzuak daude barne: jatekoa, arropa garbitu eta lehortzea, medikazioa kudeatu eta ematea, higiene pertsonalerako produktuak, babes emozionala, aisialdi jarduerak, eta abar.

Gainera, Begoñetxen patio zabala eta lorategiak ditugu, beraz, paseo batzuk eman ditzakegu, tarte batez behintzat, bizitzen ari garen egoera arraro eta zail hau ahazteko.

Espiritualtasun Etxean bizi diren fraide eta abadeen inplikazioa ezinbestekoa izaten ari da Begoñetxe proiektuaren garapenerako. Beren laguntzarik gabe ez litzatekeen posible izango. Etxearen antolakuntza eta logistikaz gain, horietako batzuek beren burua eskaini dute gauean zehar pertsona horiek ikuskatzeko.

Proiektua garatzen duen heziketa taldea Caritaseko 7 langilez eta Bidesariko batez osatua dago.

Berriz ere eskerrak eman nahi dizkiogu Bilboko Elizbarrutiko Caritasi gehien sufritzen ari diren pertsonen aldeko konpromisoagatik, eta Caritas Bizkaiaren esku jartzeagatik pertsona hauek duintasunez hartu ahal izateko baliabideak. Mila esker Caritaseko gainerako kideei ere, izan ere, lehenengo egunetan Begoñetxeko jarduerak ondo garatzeko beharrezko baliabide eta materialak laga eta dohaintzan eman dizkigute.

Azkenik, eskerrik asko Begoñetxe proiektuan parte hartzen duten pertsona guztiei, beren inplikazio eta jarrera proaktiboagatik, eta egunez egun proiektua aurrera eramateko egiten ari diren ahaleginagatik. Oso pozgarria da pertsona horiekin proiektu honetan lan egitea.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI. #Alkartasunabetizabalik.

Sonia Costillas

Begoñetxe Zentroko koordinatzailea

Caritas Bizkaia

Lagundu sare sozialetan partekatzen: