EMAN EKIMENAREN BERRI

Cáritas Bizkaia eta administrazio publikoak garatzen ari diren ekimenen berri eman dezakezu, laguntza solidarioa pertsona gehiagorengana heltzeko, laguntza eskatzeko edo emateko.

Cáritas Bizkaiaren kanpaina

LA SOLIDARIDAD NO CIERRA
ALKARTASUNA BETI ZABALIK

Sare sozialen bidez kartela (deskargatu hemen) eta informaziorako webgunea partekatuz www.lasolidaridadnosecierra.eus eta www.alkartasunabetizabalik.eus.

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena

BIZKAIA GARA’.

Lurraldeko pertsona babesgabeenei laguntzeko boluntario sarea

Webgunearen lotura zabalduz: https://web.bizkaia.eus/es/aviso/aviso-red-de-apoyo-voluntario

Sare sozialen bidez zure esperientzia solidarioak partekatu ditzakezu, #lasolidaridadnocierra #alkartasunabetizabalik traolak erabiliz. Horrela, jendearen alde egindako ekintzak ikusaraziko dituzu, eta gizarte solidario baten partaide garela sentiaraziko duzu.

Elkartasun sareko partaide izan zaitezke. Asko daukazu emateko. Lasaitasun mezuak zabalduz, indarra eman ahal diogu gure inguruko jendeari, egoera hau gainditzeko gai garela ikusaraziz. Hori da une honetan egin dezakegun gauzarik garrantzitsuenetako bat.

Informazio gehiago behar baduzu, joan KONTAKTUA atalera.

www.caritasbi.org web orria ere bisita dezakezu, eta Cáritas Bizkaiaren sare sozialetan parte hartu. Informazio eguneratua aurkituko duzu bertan.

Eskerrik asko zure laguntzagatik. Zurekin, bagara.

Lagundu sare sozialetan partekatzen: