Kategoriak
#alkartasunabetizabalik

Itxaropen argiak

Bide berriak urratzen hasteko aukera.

Krisi sozialen ondorio sozio-ekonomikoen banaketa desberdintasun sozialen logikaren ikuspuntutik azaltzen da. Horregatik, ondorio horiek sakonagoak izaten dira eta luzeago irauten dute babesgabetasun eta gizarte-bazterkeria egoeran dauden talde sozial eta familien artean. Une honetan bizi dugun krisia ez da salbuespena izango.

FOESSA Fundazioak eta Caritasek Euskadiko bazterkeria eta garapenari buruzko II. Txostena aurkeztu zuten duela gutxi, eta, datu horien arabera, gure lurraldean 334.000 pertsona zeuden bazterkeria egoeran hainbat arazoren ondorioz, hala nola pobrezia larria, etxebizitza falta, langabezia, enplegu prekarioa, osasun edo mendekotasun arazoei aurre egiteko harreman sozialik edo laguntzarik eza, tratu txarrak, eta abar.  Beste 360.000 pertsona egoera sozio-ekonomiko prekarioan zeuden. Pertsona horiei ez die onurarik ekarri 2014tik aurrera garatutako susperraldi ekonomikoak. Adingabeak beren kargura dituzten familiak, kasu askotan ama guraso bakartzat dutenak; ikasketa maila apaleko jendea, mendekotasun egoeran dauden edota zainketak behar dituzten pertsona edadetuak; eta atzerritar jatorriko pertsonak; horiek dira zirkunstantzia hauetan kaltetuenak, orokorrean. Horiek dira krisien eragina sufritzen duten lehenak. Horren lekuko izaten ari gara.

Krisiaren ondorio sozio-ekonomikoek gehiago eragingo diete batzuei, beste batzuei baino. Ezin dugu iragana aldatu, baina agian etorkizuna gure esku dago, iraganean erabilitako bideak albo batean utzi eta beste batzuk hartzen baditugu.

Sufrimenduaren, babesgabetasunaren, ziurgabetasunaren eta isolamenduaren esperientzia kolektiboak berdindu egin gaitu, eta elkartasunean, zainketan, eta pertsonen arteko harremanetan oinarritutako esperientzia komunitarioak sortzen ari dira. Orain arte ikusezinak izan diren eragile, zerbitzu eta gizarte eremuen garrantzia berreskuratzen ari gara. Izkutatuta eta aintzat hartu gabe genituen agente, zerbitzu ete eremu profesional eta sozial anitzen garrantzia berreskuratzen hari gara. Transzendentzia eta espiritualtasunari ere balioa ematen ari gara, bizitzaren eta erresilientziaren zentzu gisa, etorkizunera begira indarra eta kontsolamendua emateko.

Azken finean, krisi sozio-sanitario global bat bizitzen ari gara, eta gizarte gisa hartu beharreko erronka garrantzitsu batzuk jarri dira mahai gainean:

  • Bizitza eta pertsonen zaintza erdigunean kokatu dira, orain arte hazkunde ekonomiko eta kontsumoaren estrategian soilik oinarritutako gizarte ongizate eta norberaren ongizatearen garrantzian oinarrituta egoen eredu baten barnan geundelarik.
  • Lotura pertsonal eta komunitarioen baita ere transzendentziaren  balioa aurkiarazi digu, loturarik gabeko gizarte bihurtzeko bidean geunden momentu batean.
  • Eremu publikoa berreskuratzeko garrantzia azaldu zaigu  Guztion Onuraren ideiari lotuta.  Aginte publikoen erantzukizunarekin, gizarte antolatuaren partaidetzarekin eta hiritar guztion partaidetzarekin eraikitako eremu partekatuaren garrantzia daukagu esku artean.

Ea une mingarri eta ziurgabe hauetan agertzen diren argiak jasotzeko gai garen, itxaropenez bidea argitu ahal izateko.

Ana Sofi Telletxea

Analisi eta Garapen arloko Arduraduna

Caritas Bizkaia

Lagundu sare sozialetan partekatzen: