Bakarrik dauden pertsonentzako babes telefonikoa

Zer behar da?

  • Pertsona batekin modu egonkorrean telefono bidezko harremana mantentzeko konpromisoa (egunero, astean bitan edo hirutan… kasuaren arabera).
  • Boluntario lanean laguntza jasotzeko prest egotea.

Zer egiten da laguntza telefonikoaren bidez?

  • Proposamen honek aldi baterako ordeztuko du edadetuen eta zahartzaro arloko boluntarioek modu presentzialean egiten dutena. Dei programatuak izango dira, apur bat hitz egiteko, informazioa kontrastatzeko, kezkak antzeman eta lasaitzeko…
  • Telefono bidezko bide-laguntza hau lagungarria izan daiteke bakardade sentimendua arintzeko, baina baita beste beharrizan batzuk antzemateko ere; horietarako, Cáritas Bizkaia eta administrazio publikoak koordinatuko dira.

Gogoratu zure inguruko pertsonei ere deitzeaz (senideak, gaixorik dauden edo animo aldetik okerrago dabiltzan lagunak…)

Informazio gehiagorako

Lagundu sare sozialetan partekatzen: