Eguneroko beharrizanetarako laguntza

Zer behar da?

  • Profila: pertsona asintomatikoa, 17 urtetik gorakoa eta 65 urtetik beherakoa, patologia kronikorik gabekoa (diabetesa, kardiopatiak, arnas gutxiegitasuna, immunosupresore bidezko tratamendua, eta abar).
  • Denboran zehar konpromiso egonkor bat izatea, pertsonaren etxean laguntza eman ahal izateko (egunero, astean bitan edo hirutan… kasuaren arabera).
  • Beharrezko segurtasun neurriak hartzeko prest egotea, Osasun Sailak ezarritakoaren arabera.
  • Planean parte hartzen duen erakunde baten mende geratzea, hala nola Caritas Bizkaia. Zentzu horretan, boluntario lanerako laguntza jasoko duzu.

Zer egin beharko da laguntza lanetan?

  • Oinarrizko beharrizanak hornitzea (elikagaiak, higiene eta garbiketa produktuak eta bestelakoak).
  • Zarama jaistea.
  • Osasun Txartelean jasotako elikagaien bila joatea.
  • Maskoten zaintza (paseatzera ateratzea, albaitariarenera urgentziaz eramatea).

Informazio gehiago behar baduzu, joan KONTAKTUA atalera.

Lagundu sare sozialetan partekatzen: