Kategoriak
#alkartasunabetizabalik

Sasoi berriak, baina beti bezain gertu

Covid-19ak eragindako aldaketa teknologikoak gurekin geratuko dira

Osasun krisi honen ondorioz, pertsonei laguntza emateko moduak berrantolatu behar izan ditugu. Alarma egoeraren baitan hartutako neurri berriek gure bide-laguntza emateko moduari eragin diote, ezin izan baitugu betiko moduan aurrez aurreko arreta eman.

Baina ez dugu atzera egin, ez gara kokildu. Teknologia berriak gure ekintzaren parte bihurtu dira, eta lana erraztu digute.

Caritas Bizkaian hainbat proiektu teknologiko jarri dira martxan. Puntualak ez diren proiektuak, gure artean geratzeko datozenak. Horien artean, honakoak aipatu daitezke:

Online prestakuntza plataforma

Kontuan izan behar da, hemendik aurrera, heziketa lana ez dela soilik aurrez aurrekoa izango. Online ere egingo dira gauza asko. Caritas Bizkaiak martxan jarri du online prestakuntzarako plataforma, edozein gailutatik erraz sartzeko modukoa. Horri esker programatutako saio batzuekin jarraitu dugu, eta beste batzuei ekin zaie.

Tele-lana, ezinbestean

Egungo egoerak ustekabean harrapatu gintuen. Erabakiak arin hartu behar izan dira, horien artean, tele-lana martxan jartzearena.

Caritas Bizkaian modu antolatuan lan egiten saiatzen gara, komunikazio korporatiboa bideratzen laguntzen duten tresna eraginkor eta sendoak erabiliz. Horrela, dokumentazioa edozein lekutatik kontsultatu ahal izan dugu, erakundearen azken berri eta jakinarazpenak eskura izan ditugu, eztabaida-foroetan parte hartu dugu, iradokizunak bidali ditugu.

Etapa honetan bideo-deien erabilera izugarri handitu da, ezin baitugu jendearekin aurrez aurre egon.

Laguntza ekonomikoak mugikorraren bidez

Telefono mugikorraren erabilerak, batez ere WhatsApp-arenak, komunikazio bide berri bat ireki du; horri esker, gure artean lotura mantendu dugu, eta gure bide-laguntza lana egin ahal izan dugu. Bide-laguntza hori ez da lehenengo deiarekin bukatzen, egoeraren jarraipena egiten da, gertutasun eta babes lotura hori sortuz.

Eman dezake telefonoz hitz egitea hotzagoa dela, eta gu hoztasun hori nolabait gainditzen saiatu gara; adeitsu izaten saiatu gara, eta telefonoaren beste aldean egon den pertsonari argi utzi nahi izan diogu arretaz entzuten ari garela, eta gure esku dagoen guztia egingo dugula bere egoera arintzeko. Bide-laguntza hori ez da lehenengo deiarekin bukatzen, egoeraren jarraipena egiten da, gertutasun eta babes lotura hori sortuz.

Aurrez aurreko kontaktua eduki ezin izan badugu ere, elikadura eta bestelako oinarrizko beharrizanak izan dituzten pertsonei erantzuna ematen saiatu gara. Laguntza ekonomikoak kudeatzeko sistema berri baten bidez, dirua mugikorrera bidali ahal izan dugu, eta hartzaileak berehala eta modu seguruan jaso du. Onuradunak  mezu bat jasotzen du mugikorrean, esanez laguntza prest daukala eta kutxazainean atera dezakeela.

VoIP bidezko telefonia

Proiektu hau garapen-fasean dago, laster ezarriko da. Azken urteotan telekomunikazioen mundua irauli duen teknologia berritzailea da. Horrela, Internet bidez telefono-deiak egin daitezke. Sistema hori erabiltzeko arrazoi nagusietako batzuk: kostu baxua, eta deiak edonondik egin eta jaso ditzakegula, aplikazio erraz baten bidez. Aplikazio hori edozein PC, Mac edo gailu mugikorretan instalatu liteke.

Amaitzeko, esan dezakegu aurre egiten ari garen egoera honek aldarazi egin dituela pertsonen arteko harremanetarako tresnak eta baliabideak, baina gure azken xedea berdina da: gure lanaren zentroa pertsona da, eta gure bide-laguntza gertutasunean eta emozioan oinarritzen da.

Orain arte inpertsonaltzat genituen teknologia berriak bihotzez estali ditugu.

#alkartasunabetizabalik

Beatriz Menoyo. Informatika Arduraduna.

Iñigo Cortázar Estivaliz. Erriberako Gizarte Zerbitzu eta Harrerako Arduraduna.

Caritas Bizkaia

Lagundu sare sozialetan partekatzen: